Saretik Hizkuntza Zerbitzuak enpresa gaztea da, hizkuntzen eta itzulpenen arloan esperientzia zabala duten lagunez osatutakoa.
Saretik Hizkuntza Zerbitzuak Europako edozein hizkuntzatik euskarara egindako itzulpenetan dago espezializatuta. Horretarako, itzultzaile natiboak ditugu, beti ama-hizkuntzara itzultzen dutenak.
Prezio lehiakorrak eta zure beharretara egokitutako aurrekontuak eskaintzen ditugu. Edozein dokumentu mota itzuli eta zuzentzen dugu: dokumentu pertsonalak, iragarkiak, berriak, turismo arlokoak, aisialdikoak, artearekin edo gastronomiarekin lotura dutenak, baita testu tekniko, legal zein merkataritza eta finantza arlokoak ere; era berean, hizkuntzekin lotutako beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditugu.
Gure lehentasuna kalitate goreneko zerbitzua eskaintzea eta bezeroa gustura geratzea da.
![]() |